XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mariluzek berak harrapatu zuen ustekabean lapurra.
Ilargia geldi zegoen hormako zulo baten parean.
Neskatila, izarak begi ertzetaraino, hari begira-begira zegoen.
Ilargia desagertzen hasia zen, zatitxo bat besterik ez zen ikusten azkenean.
Bat-batean, adreilu batek kanporantz egin zuen, zaratarik gabe, eta Mariluz Gartziak ilargia berriz osorik ikusi zuen. Berehala ohartu zen gertatutakoaz.